Donostiako Estrategia Bulegoaren zuzendaria, Kepa Korta, “Zaintzatik prospektibara” ziklo berrian parte hartuko du urriaren 22an.
Innobasquek zaintza, inteligentzia eta prospektiba egitearen abantailak ezagutarazteko antolatutako saioan, Kortak informazioaren sistematizazioa, berrikuntza-joerak identifikatzeko modua eta prospektibaren abantailak azalduko ditu.
Hitzordua goizeko 9:30etatik 11: 00etara izango da eta honako esteka honen bidez eman beharko da izena.