Espainiako Hiri Foroaren lehen edizioa 2021eko urriaren 5etik 8ra egingo da Sevillako Erakusketa eta Kongresu Jauregian.
Hiru helburu ditu:
- Tokiko, autonomia-erkidegoko, nazioko eta nazioarteko esperientziak ezagutzea eta partekatzea, hiri-agendak, -politikak eta -estrategiak ezartzeari dagokionez. Nazioarteko esperientzien barruan, arreta berezia eskainiko zaie Latinoamerika eta Karibetik datozenei.
- Datozen urteetarako Espainiako Hiri Agenda ezartzeko akordioak lortzea eta ikusaraztea.
- Arazo komunak partekatzea eta konponbide berritzaileak bizkortzea, hiri, komunitate eta lurralde jasangarriagoak, inklusiboagoak, erresilienteagoak eta seguruagoak izan daitezen.
Informazio guztia eta izen-ematea webgunean: https://forourbanoespana.es/