Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa, zainketena bezalako zerbitzuen egoera… Esparru horien eta beste batzuen ikuspegitik eta begirada desberdinen bidez, apirilaren 20an ospatuko den hitzaldi honetan Donostia pertsona guztientzako hiria ote den galderari erantzuten saiatuko gara. San Telmo Museoak eta Estrategia Bulegoak antolatutako hitzaldian, ondorengo pertsonek hartuko dure parte:
-Joseba Zalakain, SIIS Dokumentazio eta Ikasketa zentruko zuzendaria
-Eva Salaberria, Donostia Lagunkoia planaren zuzendaria Donostiako Udalean
-Ana Molina, Mestiza elkarteko presidentea.
-Moderatzailea: Garikoitz Agote, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria.
Saioa museoko webgune zein youtube kanalean emango da zuzenean, baina aurrez aurre ikusi ahal izateko beharrezkoa da erreserba egitea hemen.