Eusko Ikaskuntzak GizarteLAB programaren edizio berri bat jarri du abian, trantsizio ekologikorako etorkizunen diseinuari begira.
GizarteLAB gizarte-laborategian beharrezko gaitasunak landuko dira, bizitza-eredu EGOzentriko batetik estilo EKOzentriko batera igarotzeko, ingurumenarekiko errespetu eta elkartasun handiagorekin. Hori guztia praktikara bideratuta eta dinamika arin eta parte-hartzaileekin.
Jarduerak online izango dira eta martxoan zehar ostegunero ospatuko dira, 17: 00etatik 19: 30era.
Informazio guzti, ondorengo estekan.