Yayo Herrero antropologo eta aktibista ekofeminista eta Olga Rodriguez kazetari eta idazlea Donostian izango dira azaroaren 25ean, asteazkenean, klima aldaketari buruzko Agora K2050 hitzaldi zikloan parte hartzeko. Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak antolatutako Emakumeen arteko elkarrizketa itxaropena sustatzeko izeneko hitzaldia emango dute, eta, bertan, krisi pandemikoa, osasuna, klima, ekonomia, migrazioak, babesa… jorratuko dituzte.
Covid-19aren krisiaren ondoriozko segurtasun- eta osasun-neurriak direla eta, konferentzia ez da aurrez aurrekoa izango, baizik eta streaming bidez emango da Zoom plataformaren bidez, aldez aurretik izena emanda.
Izen-ematea eta informazio guztia ondorengo estekan.