Otsailaren 23an eta 24an, gastronomiaren sektoreko ezagutza-liderrak bilduko dira Culinary Action-eko Ekintzaileen Nazioarteko VIII. Foroan. Aurtengo edizioa birtuala izango da.
2021eko Foroak balio-kateko eragile guztien topagunea eta langunea izan nahi du, COVID-19 delakoak sortutako krisiaren garapenean agertu diren ahulezia nagusiak indartzeko eta sistema gastronomikoaren erresilientzia hobetzeko.
Bi egunez, hainbat mahai-inguru, hitzaldiak eta gaur egungo beharretara egokitutako hamar bat tailer praktiko gastronomiaren oraina eta geroa aztertuko dituzte arlo ezberdinei erreparatuz.
Informazioa eta izen-ematea hemen.