Plan Estrategikorako Lan Batzordea hogeita hemezortzi kidez osatuta dago. Ondoko erakunde, eragile eta elkarteetako ordezkariak dira: lau erakunde publikoetakoak (Udala, Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Estatuko Gobernua), Donostiako Udalean ordezkaritza daukaten alderdi politikoetakoak, eragile ekonomiko, sozial, sindikal kultural eta teknologikoak, hiriko kontseilu sektorialetako arduradunak eta auzo-elkarte, unibertsitate eta ikerketa-zentroetako ordezkariak.
Gizarte Kontseiluko osoko bilera – Estrategia Donostia
- 11/12/2014 - 11/12/2014
- Batzar aretoa
Donostia - WEBGUNERA JOAN

Hiriko Gizarte Kontseilua beste gai batzuen artean, Plan Estrategikorako Lan Batzordearen sorrera onartzeko batzartu zen.
Ohiko batzarrean, gainera, Gizarte Kontseiluaren Araudi Organikoaren aldaketaren berri eman zuten eta Kontseiluaren barruan sortu ziren Batzorde Iraunkorraren eta Inklusio Taldearen dinamika eta funtzionamendua aztertu zituzten.