Pandemiak eragindako egoeraren ostean, Plan Estrategikorako Lan Batzordea urriaren 14an bilduko da lehen aldiz.
Hitzordua Zoom plataformaren bidez modu birtualean garatuko da eta, bertan, 2030eko Helburuak bateratuko dira. Zehazki, azken hilabeteetan egindako lan-prozesutik eratorritako dokumentua aztertuko da, Lan Batzordeko ordezkariek COVID-19aren testuinguru berriaren aurrean osatutako galdetegiaren bidez egindako ekarpenak ere jaso dituena.
Topaketa amaitu baino lehen hurrengo urratsak zehaztuko dira.
Hitzordua parte-hartzaileen galderekin amaituko da.